Gabonak

Haurrentzat jolasak, estalpean

Karkara 2015ko urt. 2a, 11:06

Bihar haur parkea irekiko da goizez eta arratsaldez; eta, etzi, tailerrak egingo dira Kultur Etxean.

Urte sasoi honetan, hotza eta euria egiten duenean, zer hobe estalpean jolastea baino. Haur parkea Karelan jarri dute, eta han, jolasteko aukera izango dute bihar haurrek. Goizean eta arratsaldean egongo da aukera jolas parkean ibiltzeko. Goizean, 11:00etatik 13:30etara; eta, arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara. 

Etzi ere babesean jolasak egiteko aukera izango dute Kultur Etxean, haurrentzako tailerrak egingo baitira areto nagusian, arratsaldeko 16:30ean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide