Gabonak

Atondu, abestu eta jan

Karkara 2014ko abe. 27a, 11:15

Gaur arratsaldean abesti, jantzi eta jaiotza lehiaketa egingo da; eta, ondoren, gaztain jana izango da

Olentzero eta Mari Domingi iritsi, opariak utzi eta joan dira berriz ere mendira. Ikatza egiten ibiliko dira, han eta hemen, Euskal Herriko muinoetan. Mari ere Anboton da dagoeneko. Basajaun ere itzuli da oihan ilun eta leize sakonetara, artaldeak babestera. Artzainak ere ardiak zaintzen daude honezkero. Euskal Herriko etxe guztietatik pasa ondoren, itzuli dira beren etxeetara.

Baina, Gabonak, oraindik ez dira amaitu. Ospakizunekin jarraitzen dugu oraindik; eta, Orion, hamaika dira urtarrilaren 6a bitarte dauden ekimenak. Gaur, esaterako, lehiaketa eta gaztain jana izango dira.

Arratsaldeko 17:00etan bilduko dira Ikastolako pergolan haurrak, Talai Mendik antolatutako lehiaketan parte hartzeko. Bakoitzak nahi duen modalitatean hartu dezake parte: kantuan, janzkeran edo jaiotzan. Guztiek dute sormenetik, guztiek dute lotura Gabonekin.

Nahi dutenek, abestiak kantatuko dituzte, urte sasoi honetan girotutakoak. Janzteko aukera ere izango dute, eta egokien atontzen dena sarituko dute. Jaiotza lehiaketa ere izango da, bera, Olentzero eta Mari Domingi berriz ere gurera etortzeko aukera edukiko dute gaur txikienek. 

Eta behin lehiaketa amaituta, gaztainak jango dituzte, Ikastolak gaztain jana antolatu baitu. 18:30ean izango da, pergolan bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide