Ez dute azken ordurako utzi, denbora daramate jaiotza prestatzen. Duela 30 urte inguru hasi ziren elizan, Gabonetan, jaiotza jartzen. Ordutik, urtero-urtero jarri dute; hori bai, urtero ezberdina. Parrokiako bi sakristauk, laguntzaile batekin, dabiltza lanean. Zimitorio zaharrera ematen duen atearen alboan dago, bihartik aurrera, ikusgai jaiotza.