Sanikolasak

Festa giroko dardo txapelketa

Karkara 2014ko abe. 10a, 10:35

Festa giroan ibili ziren dardotan, abenduaren 8an, arratsaldeko 18:00etan, Aurrera tabernara bertaratu zirenak. Giro osa ona zegoen, bikaina, azaldu du Joseba Unanuek. Irabazteko gogoa baino, ondo pasatzeko gogoa zegoen. Jai giroan egin zen lehiaketa. Datorren urtean ea jaietako programan sartzen dugun, dio Unanuek.

Orereta, Lasarte, Añorga, Hernani, Donostia, Orio... Gipuzkoako bazter guztietatik etorri ziren dardotan jokatzera. Bikotetako txapelketa zen, eta bikoteak zozketaz erabaki ziren. Burma Road modalitatean lehiatu ziren, hau da, puntu gehien eskuratzen duen taldea izango da garaile. Eta irabazleak Andoni Manterola oriotarra eta Ruben Tole lasartearra izan ziren.

Manterola eta Tole bikoteak Cid eta Gozategiren aurka jokatu zuten azken partida, final estua. Errepikatu egin behar izan zuten finala, berdinketarekin amaitu baitzen. Bigarrengoz jokatu zutenean 547-513 emaitzarekin irabazi zuten Manterolak eta Tolek.

Parte hartze handia izan zen, guztira 32 pertsona ibili ziren dardotan. Oriokoak ez ezik, Gipuzkoa osokoak. Elkarren artean giro ederra nagusitu zen, kiroltasun osoko lehia izan baitzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide