Goizean umeak eta arratsaldean helduak saskibaloian aritu ziren abenduaren 8an Karelan. 110 taldek eman zuten izena ZASTek eta Orioko Herri Ikastolak antolatzen duten 3x3 saskibaloi txapelketan. Sanikolasetan txapelketa antolatzen hasi ziren lehen urteetan 40 talde inguru osatzen ziren, eta asko ziren kanpotik etorritakoak. Aurtengoan, berriz, talde gehienak oriotarrek eta zarauztarrek osatzen zituzten. Nesken parte hartzea ere inoiz baino handiagoa izanda, eta pozik daude antolatzaileak.
Gipuzkoa Basket eta Txuri Urdinek babesten dute urtero txapelketa, eta aurtengo sarietako afariak Kolon Txiki, Loretxu Niko eta Salatxo tabernek jarri dituzte. Orioko udalak ere lehiaketa aurrera ateratzeko baliabideak jarri ditu antolatzaileen eskuetan.
Hauek dira maila bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak:
Benjaminak
1) Basket destroyers
2) Bisonteak
Alebinak
1) TAO-OTA
2) Einstein Team
Infantilak
1) Astuak
2) Euskal Selekzioa
Kadeteak
1) Bioooh
2) La granja de Pin y Pon
Seniorrak
1) FIAT atras
2) Los Afros