Sanikolasak

Urrezko aizkora Rekondorentzat

Karkara 2014ko abe. 10a, 11:37

Minutu bateko tartearekin garaipena eskuratu zuen Jon Rekondo leitzarrak.

Ikusle ugari bildu zen arratsaldeko 17:00etan Orioko Frontoian Rekondo, Erasun eta Atutxa aurrez aurre ikusteko. 2014 urteko urrezko aizkolari txapeldunen kopako finala jokatu zen eta Rekondo leitzarra izan zen garailea.

Hasieran Atutxa jarri zen aurretik. Lehen proban aurrea hartu zuen, eta erlojuaren kontrakoan ere bera izan zen lehendabizikoa. Zutikako proban ordea, Rekondo izan zen lehendabizikoa. Pixkanaka-pixkanaka aurrea hartzen joan zen leitzarra, garaipena eskuratu arte. Rekondo da, hortaz, 2014ko Urrezko kopako irabazlea.

Herriko harri-jasotzaileak

Tartean erakustaldia egin zuten Joseba Ostolazak, Aimar Galagarrak eta Idoia Etxeberriak. Esku bakarrarekin, harri kubikoarekin... hainbat jasoaldi egin zituzten hiru oriotarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide