Azaroaren 6an, eguerdiko 12:00etan, plazan dantzan jarri zuten gazte dantzariek. Harribilek antolatuta dantzari txikien txapelketa izan zen. Bikote ugari aurkeztu ziren txapelketara, baina garaikurra batek bakarrik eskuratu zuen.
Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezotarrek irabazi zuten txapela. Hainbat txapelketa irabazitakoak dira; Leioakoa eta Arratekoa, kasu. Beti ibiltzen dira punta-puntakoen artean, eta, oraingoan, txapela lehen postua eskuratu dute. Pozik zegoen bikotea, garaipenarekin oso gustura.