Abenduaren 5a, arratsaldeko 20:00ak. Banda oholtza batean, Salatxo abesbatza bestean. Erdian, Harribil dantza taldekoak hankak astintzen, eta Pello eta Nikolasa buelta eta buelta. Jai giro ederrean, txaloz agurtu zituzten deiadarreko parte hartzaileak eta txaloz eman zitzaion ongi etorria Idoia Etxeberria.
Udaletxetik herritarren animo oihuen artean iritsi zen plazako kioskora. 113 kiloko harri kubikoaren parean jarri eta lehen jasoaldia egin zuen. Jasoaldi bakarra behar zuen eta hori lortu zuen; bigarrenaren bila joan eta hura ere jaso zuen. Hiru minutuko txandan hiru jasoaldia egitea lortu zuen.
Alkatearen eskutik oroigarria jaso eta udaletxeko balkoira joan ziren biak, banderak altxa eta sanikolasei hasiera ematera.
Mendaron bigarren errekorra
Abenduaren 6an Mendaroko Goiñati frontoian izan zen. Bost minutuko bi txandetan 100 kiloko harri zilindriko berriarekin errekorra egitea lortu zuen Etxeberriak. Abenduaren 7an Urrezko Aizkolarien finalean ere saioa egin du Etxeberriak.
Etxeberriak idatzitako eskertza bertsoa
kubikoan alegiña
6ean Mendaron giñen
egin nahian marka fiña
pentsatua bete degu
lortu genun nahi adiña
Jendean berotasunak
badu aparteko griña
ahazten laguntzen dute
bai miña ta bai eziña
Lanean segiko degu
ez egin dudik jakiña
jasotako babesa da