Rekondo, Erasun eta Atutxa-Mugerza finalaurrekoaren irabazlea arituko dira nor baino nor. Urrezko Aizkolarien finala jokatuko da bihar herriko plazan. Saioa ETBko kamerek zuzenean eskainiko dute, beraz, eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan izango da Urrezko Aizkolarien finala.
Aizkolariez gain herriko harri-jasotzaileak ere izango dira. Joseba Ostolazak, Aimar Galarragak eta Idoia Etxeberriak eskainiko dute emanaldia.