Sanikolasak

Gaupasa eginda, argazkia

Karkara 2014ko abe. 5a, 11:04

Abenduaren 6an, goizeko 6:00etan, gaupaseroen argazkia aterako da Oa-ko eskaileretan

2011n, duela hiru urte, hasi ziren ordu txikitan argazkia ateratzen. Gaupasa egindakoen argazkia, gaupaseroen argazkia. Herriko plazan atera zen lehendabizikoa, elizako aldapan. Ondorengo biak Oa-ko eskaileretan atera dira. Aurten ere horrela egingo da, abenduaren 6an, goizeko 6:00etan, Oa-n argazkia aterako da.

Ohitura bihurtzen ari da 2011n sortutako ideia. Hiru urteetan jende ugari bildu da, 45 lagun inguru, bataz beste.  Aurten laugarrenez egingo da, esan bezala, Oa-ko eskaileretan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide