Zergatik dira garrantzizkoak Orio bezalako arnasguneak? Nola ikusten gaituzte arnasguneetakoak ez diren euskaldunek? Beren iritzia lehen lerrotik jasoko dugu gaurko jardunaldietan, hiru gonbidatuak toki erdaldunagoetako euskaltzaleak baitira.
Hizlariak Fredi Paia, Maite Inda eta Asier Lafuente dira; bizkaitarra, nafarroakoa eta arabarra, hurrenez hurren. Mahai-ingurua euskara batzordeko buruak gidatuko du, Jon Agirresarobek.
Nola aktibatu euskal hiztunak
Lehengo asteko mahai-inguruan bestelako gai bat izan zen hizpide: euskararen erabilera. Jakintzak erabilerarako pausoa ematearen garrantzia azpimarratu zuten, eta salto hori emateko, behartzeaz gain kontzientzia sortu behar zela uste zuten hizlariek.