David Anauten hitzaldiarekin ireki zituen ateak erakusketak. Hiru euskarritan duten materiala hitzaldi batean uztartu zituen Anautek: ikus-entzunezkoa, liburua eta erakusketa. Erakusketan bera ere formatu ezberdinekin osatzen da.
Euskarak historian zehar izan dituen erasoen berri ematen du erakusketak, jasandako zapalkuntza ezagutarazten ditu. Izan ere, bakarra ez den arren, euskararen historian geraturikoa kontatzeko gakoetako bat da euskararen kontrako jazarpena. Eta, egungo egoera ulertzeko, ezinbestekoa da euskarak bizitakoaren berri izatea.
Euskararen zapalkuntza ezagutu eta oroitu
Euskarak jasandako presio ideologikoa lazgarria izan zen euskararentzat eta euskaldunontzat. Oso mingarriek diren gutxiespena eta mespretxuak estrategia kontziente baten zati izan ziren, eta horrek euskaldunek beren hizkuntza bazterrean uztea ekarri zuen.
Euskararen katea hautsi zen, hizkuntza transmisioa eten zen. Dena den, ospeletik eguterarako bidea egin du euskarak euskaldunoi esker; baina, oraindik ere, euskara ez da ofiziala Euskal Herri osoan eta euskal hiztunok trabak ditugu euskaraz aritzeko, besteak beste, zerbitzu publikoetan.
Hori guztia eta gehiago kontatzen du erakusketak prompter, ikus-entzunezko eta kartel batzuen bitartez. Bideoan zapalkuntzak jasandakoen testigantzak biltzen dira. Beren bizipenak kontatzen dituzte. lekukotasun biltzen dira, emakume zein gizonezkoenak.
David Anauten hitzaldiarekin lotura zuzena
Erakusketa hitzaldiarekin batera inauguratu zen, hari beretik baitoa. Hitzaldian euskararen bilakaera eta jasandako zapalkuntzaz hitz egin zuen.
- Ikus-entzunezkoa: dokumentala