Gure Bazterrak

Gure bazterrak egitasmoaren lehen hazia Orion

Karkara 2014ko urr. 27a, 10:09

Kimmu enpresako kideak dira Eñaut Martí –Orio, 1990–, Gratxina Lertxundi –Orio, 1995– eta Maider Villaverde –Donostia, 1995–. Eskuartean Euskal Herriko bazter guztiak musikaz blaituko dituen ekimena daukate: Gure bazterrak.

Maite ditut, maite... Gratxina Lertxundi, Eñaut Martí eta Maider Villaverdek biziki maite dute musika eta Euskal Herriko musikaren gotorleku bihurtuko dute egun batez hainbeste maite duten Orio. Oriotik hasi eta pixkanaka-pixkanaka gure bazter guztietara eraman nahi dute musika.

Gure Bazterrak egitasmoaren abiapuntua izango da azaroaren 29ko jaialdia. Izen handiak bezain finak oholtza gainean: John Berkhout, Grises, Giranice, Mobydick eta Skasti. Folketik skara; rock, psikodelia, instrumental, pop eta indietik pasata. Bost proposamen, bost izate; bost puntako talde.

John Berkhout - Oiartzungo boskotea

Grises - Zestoako boskotea

  • CDak: El hombre bolígrafo (2011), No se alarme señora, soy Soviético (2013), Animal (2014)
  • Bideoklipa: Animal
  • Webgunea

Giranice - Orioko boskotea

  • CDak: Giranice (2011), Enea (2012)
  • Webgunea

Modydick - Getxoko bakarlaria

  • CDak: And then she became god's friend (2009), Covers (2011), Cotard delusion (2013)
  • Bideoklipa: Orain 82
  • Webgunea

Skasti - 9 musikariz osatutako talde zarauztarra

Gure bazterrak mugitzen berehala hasiko dira Euskal Herriko hiru gazte hauek. 12 egunen buruan eta azaroaren 29ko jaialdiari begira motorrak berotzen joateko, kontzertua antolatu dute. Buffalo taldea izango da, gaueko 22:30ean, Orioko Kultur Etxean. Zuzeneko musikaz gain lunch eder bat ere izango da.

Azaroaren 7an piztutako sua ez itzaltzeko, azaroaren 15ean, larunbatarekin, kontzertua izango da Kalakari tabernan. Perlak talde zarauztarrak zuzenekoa eskainiko du gaueko 22:30ean.

Sarrerak dagoeneko salgai

Tabernetan edo online eskuratu daitezke sarrerak. Online erosteko, hemen, eta bestela ondorengo lekuetan:

  • Donostia:Garoa liburu denda eta Danbadan
  • Orio: Kalakari Taberna
  • Zarautz: Eguzki Taberna
  • Usurbil: Irrati Taberna

Musika jaialdiez haratago

Gure bazterretara musika eramatea du helburu egitasmoak; txoko txikiena ere musikaz blaitzeko asmoarekin datoz Kimmu enpresako gazteak. Jaialdiak proiektuaren adar bat izango dira, musika zabaltzeko lan ildo bat. Horrez gain, artisten mantenua eta umeekin musika eta sormena sustatzeko tailerrak ere egingo dituzte.

 


 


 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide