Erria txikota!

5 euroko ekarpena, 60.000 euroko saria

Karkara 2014ko urr. 10a, 12:05

30.293 izan da zenbaki saritua, 60.000 euro eskuratuko dituena

60.000 euro eskuratu nahi? Erosi kilometroetako boletoa!; boleto bat bost euro, saria 60.000 euro; Orioko Herri Ikastolari laguntzeko boletoak salgai! Hamaika oihu boletoak erosteko esaten, Orioko Herri Ikastolari laguntza emateko eskatzen. Eta izan dute behar adina indar.

Boleto ugari saldu dira, bai Kilometroak egunean, bai urte guztian zehar. Euskal Herriko bazter guztietan izan dira Kilometroakeko kideak boletoak saldu eta saldu. Bada boletoa interenetetik erosi duenik ere, online erosteko aukera jarri baitute.

Jokoan 60.000 euro. Solidaritatea eta elkartasuna aplikatu nahi izan dituzte: jendearen 5 euroeko laguntzarekin sostegun sendoa lortu dute eta ekarpena egin dutenen artean saria potoloa zozketatuko da. Asko izan dira saldutako boletoak; sariduna, ordea, bakarra: 30.293 zenbakia.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide