Erria txikota!

400 boluntario barraren atzean

Karkara 2014ko urr. 10a, 12:05

Bezeroari arreta egokia ematea zen txosnetako batzorde buruen helburua. Oro har, balorazio positiboa egin dute, beren xedea bete baitute

Helburua bete dute, zerbitzu ona ematea. Ez genuen jendea zai egoterik nahi, zerbitzu ona eskaini nahi genuen eta uste dut helburua lortu dugula, azaldu dute txosna batzordeko buruek. 400 boluntario inguru bildu gara, akaso, batzuentzat, gehiegitxo. Nahiago genuen horrela iritsi ezinik ibili baino.

 

Bazkaltzeko bi proposamen egin zituzten: Ikastolako menua edo Orioko arrantzaleek arrantzatutako hegaluzearekin egindako marmitakoa. Biak ala biak aukera ederrak ziren eta gure xedea bazkarien salmenta ona egitea zen, posible balitz guztiak saltzea. Lortu dugu eta oso pozik gaude, aitortu dute. 1000 bazkari txartel eta 700 hegaluze razio banatu ziren, tiket guztiak agortu arte.

Eguraldiak edariaren salmenta baldintzatzen duela gaineratu dute. Egunaren hasieran euria egin zuen, eta ondoren, ez zuen bero handiegirik egin. Horrek edarien kontsumoan eragina daukala diote; baina, oro har, beren helburua ez zela ahalik eta alkohol gehiena saltzea azpimarratu dute, zerbitzu ona eskaintzea baizik. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide