Segurtasuna ez zen falta izan kilometroetan. Osasun arloko langileak eta boluntarioak izkin guztietan zeuden, non-nahi. Halaber, ez zen ezer larririk izan. Zauriak eta bihurrituak izan ditugu gehien bat, ezer larririk ez, azaldu dute boluntarioek eta gaineratu dute ez dugu lan asko izan, baina gure kasuan hori albiste ona da.
Beharren arabera banatu dira; ezbeharrak gertatzeko arrisku gehien zuten guneetara mugitu dira lasai zeuden tokietatik. Prebentzioa izan dute oinarri eta horrek lana asko erraztu die.