Urriaren 5a baino lehen aritu ziren jo ta su lanean, aurreko egunak izan ziren gogorrenak muntaketako batzordearentzat. Guztiak prest egon behar zuen Kilometroak egunean. Hamar egun lehenago hasi ziren lehen muntaketa lanekin, egunero-egunero karpa eta oholtzak jartzen ibili ziren; ostiralean guztia puntuan zegoen, listo.
Festa amaitzean hasi ziren, berriz, lanean. Guztiek etxerako bidean hartu zutenean desmuntaketa lanetan hasi ziren. Hiru egunen burua guztia desmuntatu zuten. Urte osoan zehar ere izan dituzte hainbat muntaketa egiteko, Benito Lertxundiren kontzertuko muntaia esaterako.