Erria txikota!

Txikota askatuta abiatu da Kilometroak 2014

Karkara

Josu Erguin eta Antonio Campos izan dira Kilometroak festari hasiera eman diotenak

Hastapenetara bidaiatu nahi izan dute, denbora atzera egin, festaren oinarrietara jo. Kilometroak 2014an txikota askatu dutenak Josu Erguin eta Antonio Campos izan dira, Kilometroak jaiaren sortzailea eta Orioko Herri Ikastolako lehenengo lehendakaria, hurrunez hurrun.

Beren bilobekin Ikastolako pergolako mutiloira gerturatu eta amarratuta zegoen txikota askatu dute. Honela abiatu da aurtengo Kilometroak 2014.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide