Euri tantak gelditzarekin batera Orio jendez bete da. Herri txikia izanik, Oriok Kiometroak jaia antolatzeko gaitasuna izan duela erakutsi du, bai erabakiak hartzeko garaian, baita azken uneko ezustekoei erantzuterakoan ere.
Eremua ez hain handia izanda ere, bost kilometro eta erdi inguru, jendea lasai eta eroso egotea lortu da. Antolakuntzaren xedeetako bat hori izan da, eta lortu dute helburua. Eragile guztien parte hartzea lortu dute eta hori jardueretan nabaritu da.
Kontzertuetan milaka lagun bat dira, baina baita beste hainbat ekimenetan ere, Erronka kasu. Bigarren edizioa zen aurtengoa eta hogei ikastolek hartu dute parte. 20 ikastolek eta 200 ikaslek. Egun guztian zehar gune ezberdinetan ikusi ahal izan dira gazteak modu kirolzale batean lehiatzen eta finalera Bergara, Anoeta, Legazpi eta Tolosa iritsi dira. Erronkako bandera Anoeta Herri Ikastolak astindu du. Tela preziatuaz gain 2000 euro eskuratu dituzte.
Antolakuntzak eskerrak eman dizkie Oriora gerturatu diren herritar euskalzale guztiei, euren erantzunik gabe gaurko eguna ezinezkoa izango litzateke eta.