Karela Kiroldegian irailaren 17an hasi zen bazkide egiteko matrikularik gabeko epea, eta datorren aste hau azkenekoa izango da kiroldegiko bazkide matrikula ordaindu gabe egiteko. Hortaz, urriaren 12an amaituko da epe hori, igande honetan.
Horrez gain, ikastaro batzuetan tokia dago oraindik, arratsaldeetako spinning eta zumba klaseetan, esaterako. Pilatesen ere aukera zabala dago eta badira orduak non plaza libreak dauden.