Erria txikota!

Campos eta Erguinek moztu dute zinta

Karkara 2014ko urr. 6a, 08:58

Josu Erguin kilometroak jaiaren sortzaileak eta Antonio Campos Orioko Herri Ikastolako lehen lehendakariak eman diote jaiari hasiera txikota mutilotik askatuz

9:30. 2014ko Kilometroak jaiari hasiera euripean eman zaio. Talai kanpaina astindu eta Julen Alonsoren trikiti doinuek hartu dute Ikastolako jolas parkea. Ander Errastik melodia horren pean ohorezko agurra egin du.

Nagore Rementeria gurasoa aurkezle lanetan eta Oihane Munduate alboan, zeinu hizkuntza landuz. Gemma Etxabe Orioko Ikastolako lehendakariak hartu du hitza lehendabizi; ostean, Miriam Uranga Orioko alkate ordeak eta Jon Agirresarobe Hezkuntza zinegotziek hartu dute hitza.

Uhats taldeak hitzak kantuan jarri ditu. Eta ondoren, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hitz egin du. Bere ondoren Arantza Manterola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariaren txanda izan da, eta agintarien esanei amaiera emateko, Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak bere diskurtsoa eman du. Ondoren, Erria Txikota! kantuari koreografia jarri die Harribil Dantza Taldeak.

Josu Erguin Kilometroak jaiaren sortzailea eta Antonio Campos Orioko Herri Ikastolako lehendabiziko lehendakariak txikota askatu dute euren bilobekin batera.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide