Ikastolen sorreran gure aurreko belaunaldiek erakutsi zuten ausardiari keinu egin nahi izan die mimo bereziz, horregatik moztu dute zinta Antonio Campos lehendabiziko lendakariak eta Josu Erguin Kilometroak jaiaren sortzaileak. Hauek hasitako bidea jarraiki, orain, guri egokitzen zaigu txikota askatzea, azaldu du Gema Etxabek. Zinta moztu eta txikota askatu. Honela eman zaio hasiera urriaren 5ari, Kilometroak egunari. Iritsi da 365 eguneko lanak fruituak emateko eguna, ereindako haziak loratzeko eguna.
Kultur eskeintza ibiltariak milaka pertsona eraman ditu gune batetik bestera; gune bakoitzean eskaintza zabal eta anitza, baita Ikastolen arteko Erronka ere. Euriarekin hasitako egunak dizdirarekin amaitu du.