Orioko Udaleko Euskara batzordea 1993an hasi zen herriko gazteentzako literatur lehiaketa antolatzen; eta, geroztik, urtero-urtero egin du deialdia. Orio eta Aiako gazteen artean idazteko zaletasuna suspertzea du helburu Euskaraz Gazte literatur lehiaketak.
Aurtengoa 21. edizioa izango da, eta gaia bezain librea izango da lanaren luzera. Ipuina, bertsoa edo olerkia idatzi dezakezu, hori bai, euskaraz. Lanak entregatzeko epea hil honen amaieran amaituko da, urriaren 31n.
Literatur lehiaketan parte hartu ahal izateko baldintza batzuk bete behar dira, ondorengoak:
Lehiaketaren oinarriak
- Euskaraz idatziak egotea
- Jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak
- Oriotarra edo aiarra izatea, Orion edo Aian bizitzea
- 16 urte beteta edukitzea
- Agerian titulua besterik ez du izango
- Idazlearen izena ezin da inon aipatu
- Lanarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, egilearen datuak jasoko dituena. Izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa. Kanpoan, lanaren titulua agertuko da.¡
- Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako Kultur Etxean aurkeztuko dira
- 2014ko urriaren 31 izango da lanak entregatzeko azken eguna
Aurkeztutako lanak epaimahai batetik pasako dira, zeina Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko duten. Lanaren kalitatea baloratzeaz gain gertutasuna ere kontuan izango dute.
Guztira sei lan sarituko dira, hiru atal bakoitzean:
Sariak
- Ipuinen atala
1. 300 euro
2. 200 euro
3. 150 euro
- Bertso edo olerkien atala
1. 300 euro
2. 200 euro
3. 150 euro
Horrez gain, bi accessit oparituko dira, bakoitza 100 eurokoa. Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak, egileak hala nahi izanez gero, itzuli egingo dira.