Erria txikota!

Auto gidariei gomendioak Kilometroak egunari begira

Karkara 2014ko ira. 30a, 08:35

Hainbat ohar Kilometroak egunean trafiko arazoak ekiditeko eta bizikidetza bermatzeko

Kilometroak Jaiari begira dago Orioko Ikastola eta Orioko herria. Urriaren 5ean ospatuko den festa handiak jende asko ekarriko du herrira, eta, hori dela eta, hainbat ohar argitaratu ditu Udalak. Urriko lehen igandean giro ona gailendu dadin eta trafiko arazorik egon ez dadin, ondorengo gomendioak luzatu ditu:

  • Egun horretan autoa ez erabiltzea
  • Autoak garajeetan sartzea
  • Autoan ibili behar duzuela aurreikusten baduzue, aurreko egunean Kilometroen ibilbidetik kanpo aparkatzen ahalegindu. Hau da, Oribarzako bidean, Anibarko Portuan edo Santioerreka auzoan.
  • Autopista herritik ateratzeko erabili ahal izango da, baina herrian sartzeko itxita egongo da 8:30etik 20:30era.
  • Ostiraletik aurrera debekatuta egongo da autoak uztea Abeslari kalean, Arrantzalen, Abaromendin, Antillan, autopista azpian, Mendibeltzeko aparkalekuan, Aita Lertxundin, Ibai Ondon eta tren geltokiaren azpian.
  • Autoak Pelotarin, Estropalarin, Eusko Gudarin, hondartza bidean, Dikean eta Oribarzako bidean utzi ahal izango dira. 

Larrialdiren bat izanez gero 112 telefonora deitu edota Orioko udaltzaingora, 943 83 00 28 telefonora.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide