Erria txikota!

Erria Txikota! kantuak badu koreografia

Karkara

Harribil dantza taldeak jarri dio koreografia Kilometroak 2014 Jaiaren Erria Txikota! kantuari

Erria Txikota! kantuak badu bideoklipa; eta orain, koreografia ere bai. Harribil dantza taldea arduratu da abestiari dantzarako pausuak jartzen. Orioko txoko ezberdinetan grabatu dituzten irudiekin bideoklipa osatu dute, eta bertan ikusi daiteke asmatutako koreografia.

Bideoan agertzen diren jantziak Goiuri Unanuek eginak dira. Argi-ilunak ikuskizunerako erabilitako jantzia birmoldatu eta arrantzale kutsua ematea izan da oriotarren eginkizuna. Ilusioarekin egindako lana izan da Unanuerentzat; oso gustura aritu da, esperientzia polita izan baita berarentzat.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide