Bisiguaren Festa

Bisigua ez ezik, marmitakoa eta hegaluzea ere bai

Karkara

Bi egunetan 2.500 razio inguru banatu dira, larunbatean marmitakoarenak eta igandean hegaluzearenak

Plazan, bisigua dastatzeaz gain marmitakoa eta hegaluzea probatzeko aukera ere izan da asteburuan. Larunbatean, 12:00etan zabaldu zen Marmitakoa dastaketa. Bi euroren truke razio bat jateko aukera zegoen, eta bertaratutakoek aukera aprobetxatu zuten.

   

Hurrengo egunean, igandean, 11:00etan hasi zen hegaluze dastaketa eta eguerdira arte luzatu zen. Parrilan prestatu zuten, eta asko izan ziren razioa erosi zutenak. Janari laguntzeko sagardoa dastatzeko aukera ere bazegoen.

Sagardoa kupelatik

Ostiralean, larunbatean eta igandean; hiru egunetan izan da sagardoa dastatzeko aukera. Kupelatik zuzenean txotx egiteko aukera egon da, euro batean basoa erosi –itzuli ezkero euroa bueltatzen zuten– eta hogei zentimo ordainduta.

Ostiralean 20:00etan egin zen lehen txiria. Larunbatean Marmitakoarekin batera sagardoa dastatzeko aukera egon zen, baita arratsaldean ere, 20:00etan. Igandean eguerdian izan zen sagardo dastaketa, 12:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide