Aurre-denboraldia hasi du Ainara Manterolak

Karkara 2014ko uzt. 29a, 11:05

Argazkia: Julen Pascual Gonzalez

Zorte txarra izan zuen aurreko denboraldian Ainara Manterolak, baina guztiz errekuperatu da eta futbolean jokatzeko gogoz dago oriotarra

Ekaina erdialdean amaitu zuten liga realeko neskek. Iritsi da apalean gordetako botak jartzeko eguna, atzo hasten baitzituzten entrenamentuak. Ainara Manterolak futbol gosea du jada. Aurreko denboraldian denbora luzez geldirik egon zen eta atzoko eguna iritsi zain zegoen, baloiari ostikoak emateko gogoz.

2013-2014 denboraldiko itzulian minutu ugari izan zituen Manterolak. Postua ia irabazia zuenean, onenean zegoenean, lesionatu egin zen. Agur esan zion denboraldiari. Hankeko behatz potolo hautsi zuen eta lau hilabete luzatu zitzaion traumatismoa. Pena eta inpotentzia handia sentitu zuen oriotarrak, baina ikasgai gisa hartu zuen. Asko ikasi dut, eta aurre-denboraldia hasteko gogotsu nago, aitortu du. Gogo eta amorru gehiagorekin hasiko naiz. Futbolean jokatzeko beharra sentitzen dut.

Inoiz ez da horrenbeste denbora egon futbolean jokatu gabe, eta berriz hasteko gogoa ez zaio falta. Atzo entrenamentuekin hasi ziren, eta abuztuan stage bat egigo dute Andorran. Altueran entrenatuko dute astebetez. Liga irailaren hasieran hasiko da.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide