Sanpedroak 2014

Tailerren eta jolasen txoko bihurtu zen plaza

Karkara 2014ko uzt. 2a, 14:40

Goiz osoan aritu ziren haurrak jostatzen

Tringili-trongolo izan zen herriko plazan; hau da, ludoteka, hondar eta margo tailerra, gaileta tailerra eta kinect jokoak. Haurrek ez zuten aspertzeko astia izan. Eskuak hondarretan sartuta, margoei ondo heldu eta trazoak egin eta egin edota gailetak laberako prest uzten ibili ziren.

Gustura aritu ziren haurrak goizeko 11:00etatik eguerdira bitarte jolasean herriko plazan. Hamaiketakoaren orduan gailetak prestatzen hasi eta prest zituzten bazkalordurako, 14:00etan bukatu baitzen Tringili-trongolo. Eguraldia lagun izan zuten, jolasteko giro paregabea izan zuten herriko gaztetxoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide