Sanpedroak 2014

Ongi etorria eman zaie Saharako haurrei

Karkara 2014ko uzt. 2a, 11:07

Lau haur saharar etorri dira uda pasatzera oriora

Idoia Erasun, Jokin Uranga eta Ahmed Labeid GueraraOrio elkarteko kideak dira. Mendebaldeko Saharako haurrei laguntzeko helburuarekin sortu zen taldea, besteak beste, haurrak uda Orion pasatzen. Berentzako izugarrizko esperientzia da udara hemen igarotzea, biziberritu eta indarberritu egiten dira, azaldu zuen Erasunek elkartea sortu zutenean. Saharako haurrak ona etortzea berentzat bezain ona zela oriotarrentzat azpimarratu zuen, eta etorri ezkero bere ametsa beteko litzatekela gaineratu zuen.

Bete da ametsa. Astelehenean, sanpedroetan, ongi etorria eman zitzaien Saharako haurrei. Lau haur saharar etorri dira eta guraso nahiz haur asko bildu ziren plazan berei ongi etorria emateko. Txokolatea eta tea dastatzeko aukera izan zuten.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide