Arraiak arrantzatu eta berriro uretara bota. Hori da, labur esanda, heriotzik gabeko arrantza lehiaketa. Astelehenean egin zen lehiaketa Orion, sanpedroetan. Kanabera hartu eta erriora gerturatu ziren asko eta asko. Arrantzan egin eta berriz ere erriora botatzen zuten arraia, bizirik.
Jon Bravo izan zen arrain handiena harrapatu zuena, lehiaketa irabazi zuena. Kopa eta kainabera berri batekin itzuli zen etxera, Bravo.