Ordularien orratzak 11:00 markatu zituenean hasi ziren Literatur lehiaketako sariak banatzen. Orioko Udaletxean izan zen sari banaketa eta ondorengoak izan ziren sarituak:
LH3
June Amilibia. Amaren urteak ipuina
Iker Larrañaga. Momiak Mikerinosen ipuina
Nora Veiga. Nor zara zu? olerkia
Aimar Arruti. Baserrian esnatu olerkia
LH4
Xabier Azkue. Xabi, Alex eta Asier espazioan ipuina
Maren Iturbe. Ane eta lapiko magikoa ipuina
Naia Orzaiz. Txakurra olerkia
Leire Olariaga. Lagunak olerkia
LH5
Amaia Rodriguez. Hamaiketakoaren misterioa ipuina
Malen Albeniz. Josuren abentura ipuina
Sara Mujika. Denbora olerkia
Jugatz Aduriz. Siglak olerkia
LH6
Nahia Uranga. Udaran moilan ipuina
Antton Iturain. Aitona nekaezina ipuina
Ekhi Gozategi. Amatxo olerkia
Andrea Agudo. Bihotzeko leihoa olerkia
DBH1
Eider Urain. Bihotza olerkia
Eider Peiro. Zu olerkia
DBH2
Borja Esnal. Hobby-ak berreskuratzen ipuina
Aratz Oliden. Amona Xexili ipuina
DBH3
Ane Izagirre. Bizitzak erakusten diguna ipuina
Maria Manterola. Eraztunen Jauna ipuina
DBH4
Enara Larreta. Ipuin bat hirurogei minututan izkribatzeko ipuina
Ione Zinkunegi. Mesede bat ipuina
Leire Izagirre. Orbana olerkia
Ohi bezala, aurtengoan ere marrazkiek ere osatu dute literatur lehiaketako liburuxka. Marrazkien hautaketa-prozesua ezberdina izan da aurreko urteekin alderatuta. Ikastetxeetan marrazkiak egin eta bidali ordez, plazan bi orduz margotzeko aukera zabaldu zen aurtengoan. Plazara gerturatu ziren haurrek hartu zuten parte eta denbora muga hori errespetatuta egindako marrazkiak aurkeztu zituzten lehiaketara.
Urte honetan parte hartzea txikiagoa izan da marrazkiei dagokionean, hortaz, datorren urteari begira prozedura aldatzea pentsatu dute. Dena den, aurkeztu ziren marrazkien artean bazeuden liburua ilustratzeko modukoak; txukunak eta politak. Margolari hauenak, alegia:
LH3
Aimar Arruti
Beñat Uranga
Ioritz Larrañaga
Aratz Salsamendi
LH5
Olatz Aizpurua
LH6
Joxe Mari Unanue
Irabazleei liburu bana eta sarituak izan direla aitortzen duen agiri bat eman diete. Bestalde, bertaratutako guztiek –sarituak nahiz saria jaso ez dutenak– 2014ko Orioko Literatur Lehiaketako liburuxka eraman dute etxera. Liburua prosa, olerki eta marrazkiekin osatzen da.