18:00ak, larunbata. Kultur Etxearen sarrera jendez lepo. Haurrak eta helduak. Guztiak zain, Pello eta Nikolasa dantza hasteko esperoan. Eta hasi ziren, musika doinuekin batera, dantzan Orioko kaleetan zehar.
Gira eta bira aritu ziren, txikienen harridurarako eta helduen gozamenerako. Plazan, Pello eta Nikolasa parez pare jarri ziren eta hainbat dantza egin zituzten. Jende ugari bildu zen bai Kultur Etxearen sarreran baita plazan ere.
Pello eta Nikolasarekin batera buruhandiak ibili ziren kaleetan barrena. Hauek lau, eta hauek ere giro ederra jarri zuten herrian.