Sanpedroak 2014

Karkarak eta Patxi Etxeberriak eman zieten hasiera sanpedroei

Karkara 2014ko eka. 30a, 12:30

Patxi Etxeberriak eta Karkarak bota zuten San Pedro Jaiari hasiera eman zion suiziria. Salatxo abesbatzak eta musikariek ere parte hartu zuten deiadarrean

Patxi Etxeberria Orion bizi ez den arren sarri bisitatzen du bere herria, Orio. Sarri bisitatzen dituenak oholtzak izaten dira, 83 urte izanagatik sasoiko baitago bertsotan aritzeko. Larunbateko deiadarrean egon zen bera, eta banderoletako bat berak altxa zuen, festei hasiera ematen. Bestea, Karkarako lankideok igo genuen, 25. urteurrena dela eta. Udaletxeko balkoian Beñat Solaberrietaren hitzak entzun eta bakoitzak bandera bana alltxata eman zitzaien hasiera sanpedroei.

Balkoitik oholtzara joan ziren. Eguraldi txarra medio kioskoko aterpean eman baitziren oroigarriak. Bata Etxeberriarentzat, eta berak, bertsotan eman zituen eskerrak. Karkarakoek ere eskertu genuen saria bai Udaletxeari, bai herritarrei ere, Karkara guztiok osatzen baitugu.

Deiadarrean parte hartu zuten Salatxo abesbatzakoek eta musikariek; hiru bat kanta jo eta abestu zituzten. Dantzariak gorputza dantzan jartzeko prest zeuden, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta ezin izan zuten parte hartu. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide