Axi Munian, Julen Madina, Oiana Blanco... kirolaren arloan ibilbide luzea duten eta motxila esperientziaz eta bizipenez betea daukaten kirolariak izan ziren atzo Mendibeltz futbol zelaian. Praktikan jarri zuten hainbatetan gimnasioan egiten dutena, baina oraingo honetan, aire librean.
Ederra da lanetik atera eta gimnasiora joan ordez kalean entrenatu ahal izatea, aitortu zuen Munian surflariak eta gaineratu zuen nik nahiago dut kalean, gehiago gozatzen dut. Madinak ideia ezinhobea dela esan zuen eta gainera kirol modalitate guztientzat egokia zela. Izan korrikalari edo judoka, ariketa guztiak baliagarriak dira. Batzuk lotura zuzena dute zure kirolarekin eta beste batzuk ez, baina guztiak dira gomendagarriak gehitu zuen.
Kirolari ezagunez gain herritarrek ere kirola egiteko aukera izan zuten. Makrozirkuitu bat antolatu zuten herriko haur, gazte nahiz helduek probatu ahal izateko. Hauek ere, kirolariak bezala, gustura aritu ziren.