Branka, marinel eta saregileak, josi-josian, poparian, karela, plisti-plasta, datorren olatua, lantza eta zabaldu sarea. 2004an Zarautz eta Orioko Itsaso zahar, olatu berri aldizkarian egin zen bezala, atal guztiak arrantza munduarekin eta itsas ondarearekin dute lotura. Joseba Orellaren ustetan jai hartako aldizkariari egiten zaion keinu polita da, eta horrez gain, gure leloaren helburuekin bete betean doa.
Zirkuituari eta Klikmetroak egitasmoari buruzko informazioa, ikastolari buruzko erreportajeak, antolakuntzaren inguruko informazioa... denetik aurkituko duzu Erria Txikota! aldizkariko lehen zenbakian. Guztira, 25.000 ale banatuko dira Gipuzkoa osoan. Eta beste tirada bat egingo da irailean, 2. alea argitaratzean.