Bisiguaren Festa

Bisigua Orio erara

Karkara

Orioko parrileroak Tolosan izan dira asteburu honetan, Bisigu Festeko osagai nagusia prestatzen

Oriokoa bisigua; Tolosakoa, aldiz, txuleta. Baina, batzuetan, itsas brisak txuleta errearen usaina zabaltzen du eta Oria ibaiak inguratzen duen herrian parrilero oriotarrek bisigua kozinatzen dute. Batzuetan, Orion txuleta da protagonista eta Tolosan bisigua. Asteburu honetan kasu, izan ere, Orioko sukaldariak Tolosan izan dira Bisiguaren Festa zaporea ematen.

300 pertsona inguruk dastatu dute Xixario, Jose Mari eta Katxiñako sukaldariek preparatutako bisigua. Hiru egunez eman dute jaten hiru elkarteetan, eta egunero bete egin dira. Menuan, 45 eurotan, bisiguaz gain, antxoak, entsalada, zainzuriak eta postrea ere sartzen ziren.

Txinparta elkarteak antolatutako festak harrera ezin hobea izan du, eta eguraldiak lagundu ez arren, giro paregabea nagusitu da.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide