Aukeran Dantza Konpainiak bere Geltokia emanaldi berria eskainiko du maiatzaren 17an Karela Kiroldegian. Erria Txikota! aste kulturala izango da Orion maiatzaren 12tik 18ra, eta aste honetako programazio barruan sartzen da dantza emanaldia.
Dferia Donostiako antzerki jaialdian estreinatu zuen lana Aukeran taldeak. Bizitza eta tren bidaia baten arteko paralelismoa egiten dute bertan.
Emanaldia 22:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroren truke. Orioko Herri Ikastolako idazkaritzan eta Il Gelaton eros daitezke, baita Villabonako Amasa kafetegian eta Andoaingo Xalo dendan ere. Sarrerak internet bidez erosteko aukera ere badago, hemen eta hemen. Egunean bertan erositako sarrerak 12 euro kostako dira.
Iturria: aukeran.com