Haurrentzat, ikasleentzat, gazteentzat eta helduentzat; guztientzat eta era guztietakoak. Datorren astelehenean, hilak 12, hasi eta igandera bitarte mota guztietako ekintzak egingo dira herriko hainbat gunetan. Erria Txikota! astea iraileko lehenengo igandean egingo den festarako beroketa izango da, nahiz eta urte guztiko egutegia ekitaldiz josi duten.
Maiatzak 12, astelehena
08:30 Egur-taila ikastaroa emango du Antton Mendizabalek. Ikastaroa DBH1eko ikasleentzat izango da
19:30 Erria Txikota! abestiaren bideoklipa eta ibilbidea aurkeztuko dituzte.
Maiatzak 13, asteartea
10:00 Riky & Niko pailazoek Erletxo-erletxo ikuskizuna eskainiko diete HH mailako ikasleei.
17:00 Kilometroak lagunkoia egingo da, hau da, adinekoek ibilbideari begirada egingo diote Ikastolako Areto Nagusian.
19:00 Orio, Herri Hezitzaile? mahai-ingurua egingo da. Hizlariak Nerea Agirre, Heldu; Olaia Jimenez, HUHEZI; eta Iñigo Gaiton, Orioko Herri Curriculuma izango dira. Ekintza hau ere Ikastolako Areto Nagusian izango da.
Maiatzak 14, asteazkena
Balearen eguna ospatuko da, bi ekintza ezberdinekin:
10:00 Erronka autopistaren azpian
19:00 Balearen ondarea izeneko hitzaldia emango du Jon Maiak Ikastolako Areto Nagusian.
Maiatzak 15, osteguna
11:00 Euskara Hedabideetan, Irrati Didaktikoa. Euskadi Gazteako langileak ikastolara bertaratuko dira eta irratia barrutik nolakoa den erakutsiko diete DBH 2 eta DBH 3ko ikasleei.
19:00 Arrantzatik Arraunera: itsas kultur ondare biziena da arrauna Orion. Ikastolako areto nagusian, gai hori hizpide izanik, mahai-ingurua egingo dute Jose Luis Korta, Josean Aizperro, Jon Salsamendi, Mikel Orbañanos eta Igor Makazagak.
Maiatzak 16, ostirala
13:00 DBHko ikasleek ingelesa praktikatu dezaten, Gipuzkoa Basketeko jokalarien bisita izango dute.
17:00 Arraun Etxetik hasita Piragua irteera egingo dute errioan zehar. Herrio Natur taldearekin elkarlanean antolatutako ekintza da hau.
Egun osoan zehar Elizako organoa ezagutzeko aukera izango dute ikasleek, HH 5. mailatik hasi eta DBH4. maila bitarte.
Maiatzak 17, larunbata
09:00 - 14:00 Bigarren eskuko mugikortasun truke azoka egingo da Plazan
13:00 Plazatik hasiko den pintxo poteo kulturala
22:00 Geltokia emanaldia Karela Kiroldegian. Sarrerak eskuragarri daude 10 euroren truke ikastolako idazkaritzan eta II Gelaton.
Maiatzak 18, igandea
10:00 Zirkuituari bira Ikastolako pergolatik hasita
12:00 Haur jolasak eta hamaiketakoa Ikastola aurreko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian izango da.
Hau guztiaz gain, aste osoan zehar Iñigo Manterola artistaren lanak ikusgai egongo dira Ikastolako Areto Nagusian. Erria Txikota! astea antolatzen aritu dira Orioko Herri Ikastola, Kilometroak 2014 eta Ikastolen Elkartea. Bestalde, laguntza jaso dute Orioko Udaletik, Orioko Curriculuma Sortzen taldetik, Albaola eta Euskadi Lagunkoia elkarteetatik.