Erria txikota!

Itziar Olasagastik irabazi du "Neurtu txikota!" ekimeneko porra

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abe. 9a, 15:52

150,5 metro ditu aurkezpen ekitaldian erabili zuten txikotak

Festetarako ekimen berezia egin zuen Kilometroak 2014 jaiaren alde Orioko Herri Ikastolak. Sanikolasetarako ireki zuten tabernan, aurkezpen ekitaldian erabilitako txikota jarri zuten jende guztiaren begien aurrean eta porra bat osatu zenbat neurtzen zuen galdetuta.

Guztira 890 lagunek egin zuten apustu eta atzo, abenduaren 8an, iluntzeko 19:30ean, San Nikolas kaleko karkaran egin zuten neurketa irabazlea nor izan zen jakiteko. Guztietatik gertuen Itziar Olasagasti oriotarra ibili zen, 150,3 metro zituela esanda egin zuen apustu eta 150,5 metro ditu txikotak.

Olasagastirentzat izan da, beraz, apustu onenari zegokion saria.

null

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide