2004an Oriok eta Zarautzek elkarlanean Itsaso zahar, olatu berri lelopean antolatu zuten Kilometroak jaiaren oihartzuna nazioartera heldu zen: Laosera, Etiopiara eta Pakistanera, besteak beste.
Aurten, 10 urte beranduago, berriz ailegatu da Oriora kilometroetako lekukoa. Oraingoan txikota askatu eta itsasora aterako dira, helmuga ahalik eta urrutien jarrita, eta marea handi bat sortzeko asmoz.
Laguntza eskatzen dute Erria txikota! marea osatzen laguntzeko. Horretarako webgunera edozein txokotan ateratako argazki bat bidali behar da.