Honako oinarri hauek Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) - Gukak antolaturiko Irabazi dastaketa menu bat zozketarako baliagarriak dira:
Apirilaren 16tik maiatzaren 16ra bitartean bazkide egiten direnek parte hartu ahalko dute zozketan. Zozketan bi lagunentzako dastaketa menu bat zozkatuko da bazkide berrien artean.
Bazkide egiteko, Guka webguneetako bazkidetza orrialdean dagoen formularioa bete beharko dute, eta behin Gukara erregistroa iristean, zozketa barruan egongo dira.
Zozketa maiatzaren 18an egingo da, eta Gukak maiatzaren 18an jakinaraziko du irabazlea.
Saritu bat egongo da eta ondorengoa irabaziko du: bi lagunentzako dastaketa menua Muina Jatetxean, Zumaian.
Iruzur gisa hartuko da pertsona berak bi aldiz parte hartzea edo identitatea faltsutzea. Iruzurra egiten duten kideak jokotik kanporatuko dira eta parte hartzea galaraziko zaie.
Formularioa osorik betetzen ez duten parte hartzaileak edo bazkidetza datuak zuzen ematen ez dituztenak ez dira onartuak izango.
Irabazitako saria ez da diruz edo beste sari mota batez ordezkatuko.
Irabazlearen izen-abizenak Gukaren atari digitaletan albiste batean argitaratuko dira.
Sarien erabilera egiteko ezaugarriak honako hauek dira:
Irabazleak Muina Jatetxean dastaketa menua jateko bonu bat jasoko du eta urtebeteko epean erabili beharko du bonua.
Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elkartea helbide elektroniko bidez edo telefono bidez jarriko da irabazlearekin harremanetan. Komunikazio horretan jasoko du irabazleak saria eskuratzeko prozeduraren inguruko informazioa.
Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elkarteak proposaturiko zozketan ezingo dute bertako langileek parte hartu.
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, interesdunei jakinarazi nahi zaie zozketa horren bitartez edo beste baliabideren baten bitartez emandako datu pertsonalak Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elkartearen tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea. Hala, zozketa kudeatzeko eta zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala helarazteko erabiliko dira. Sariduna izanez gero, zure irudia eta identifikazio datuak argitaratu egingo dira. Saria modu zuzenean kudeatzeko zure datuak bidaiaren kudeaketan parte hartuko duten kolaboratzaileei komunikatuak izan daitezke. Zure eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, mugaketa eta abar) erabiltzeko Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elkartera jo dezakezu: Soreasu z/g, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa); 943 81 38 41 telefonora; edo administrazioa@ukt.eus helbidera. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegora (www.aepd.es). Informazio zehatzagoa eskuratu nahi baldin baduzu, ikusi gure pribatutasun politika osoa hemen.
Gukak proposaturiko zozketan parte hartzeak berarekin dakar oinarriak eta baldintzak onartzea.
Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elkarteak parte hartzea eragozteko eskumena izango du, baldin eta zozketaren izaera eta baldintzak betetzen ez badira.
Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elkarteak zozketa bertan behera uzteko, eteteko eta aldatzeko eskumena izango du justifikatua den kasuetan edota zozketaren izaerarekin bat ez datorren kasuetan. Horrek ez dio inongo erantzukizunik ekarriko Gukari.
Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elkarteak beretzat gordetzen du lehiaketako epeak luzatzeko, mozteko edo zozketaren moduak aldatzeko eskubidea.
Gukak egingo duen zozketaren eskubideak Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elkartearenak dira.