Urteroko ohiturari jarraituz, eta muga batzuk gaindituaz, Agate Deunaren Bezperako ohitura zaharrak berritzera irten gara Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasleak eta irakasleak. Abaromendiko parkean gelaka mailakatuz, koplak abestu ditugu eskusoinuen laguntzaz. Giro paregabean aritu gara, eta lurra esnatzeko, zomorroak uxatzeko eta uzta ona izan ahal izateko saiakerak egin ditugu makilaren astinduarekin. Eztarriz ere sano ibili gara.