Joan den ostegunean San Martin eguna izan zen, eta Orioko usadioari jarraituz, Zaragueta Herri Eskolan kantu saioa egin zuten arratsaldean. Gaztaina saltzailea, Markosek egin eban eta Aurten gaztaina urtea da abestiak kantatu zituzten giro ezin hobean. Gaztainak falta izan baziren ere, giro paregabean jardun ziren ikasleak eta irakasleak.