Zaraguetako ikasleek Inauterietako kalejira egingo dute ostiral goizean

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Urteroko usadioari jarraituz, ostiralean Orioko Zaragueta IPI Ikastetxeak Euskal Inauteriak ospatuko ditu. HH 2-3 urtekoak Galtzagorriz jantziko dira, HH 4-5 urtekoak Luzaideko Bolantak izango dira, LH 1. eta 2. mailakoak Txatxoak, LH 3. eta 4. mailakoak Lamiak eta Atorrak, eta LH5 eta 6koak Zuberoako Zamaltzainak.

Goizeko 10:30etan ikastetxetik abiatuko dira, Bikamiotatik pasa, Arrantzale kalea zeharkatu eta Eusko Gudari kaletik Kosta Tailerreko parkera joango dira. Bertan ikasleek dantzaldia egingo dute.
 
Bestalde, arratsaldean, ikastetxeko pilotalekuan emanaldia eskainiko dute, eta ondoren, txokolate jateko aukera  izango da, barruak berotzeko eta gozatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide