Zaraguetako irratia

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko ots. 12a, 13:00

Otsailaren 9an, eskolako pasiloetako bozgorailuetatik irratsaioa entzuteko aukera izan zuten ikasleek.

Azken egunetan Zaragueta Eskolako ikasleak irratsaioa grabatzen ibili dira.  Bertan gelan egindako eta ikasitako olerki, gai eta kontutxoak elkarbanatzeko aukera izan dute, eta otsailaren 9an irratsaioa entzuteko aukera izan zuten eskolako pasiloetako bozgorailuetatik.

Zaragueta Eskolako kideek azaldu dutenez, "saio txukuna" atera zitzaien, eta asko ikasi dute gainera. "Dagoeneko, datorren saiorako ideiak pilatzen hasita gaude".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide