Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko uztaileko argazkia Orioko lehen arraun fosoaren inauguraziokoa da. 1952. urtean inauguratu zuten Orion arraunean entrenatzeko lehen fosoa, hain zuzen ere. Azpiegitura hori mugarri garrantzitsua izan zen tokiko arraunlarien teknifikazioan, urte osoan entrenatzeko aukera eman baitzuen, eguraldi baldintzak edozein zirela ere.
Marin Funtseko argazkia da honakoa, eta Gure Gipuzkoa webgunetik eskuratu da.