Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko maiatzeko argazkia Oriokoa da. Hain justu, 1901eko maiatzaren 14an, bost trainerutan 55 arrantzale abiatu ziren Orioko uretan ikusi zuten balea ehizatzera, arpoi zaharrak eta dinamita pixka bat erabiliz. Kantauri itsasoko azken balea izan zen hura.
Bere garaian gertaera garrantzitsua izan zen: zetazeoa "gerrako trofeo" bezala erakutsi zen, eta Donostian tren bereziak pleitatu ziren jendea ikustera joan zedin.
Hilabete honetan 125 urte beteko dira gertaera historiko hartatik, eta Orioko herriak ospatzeko asmoa du. Horretarako, udalak, herriko eragileekin batera, publiko mota guztientzako egitarau biribila prestatu du.