2006. urteko Oriaren Traineru Jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2026ko martxoaren 1a

Orio Arraunketa Elkarteko gizonak, 2006. urteko Oriaren Traineru Jaitsieran. (Traineras.es)

Martxoko argazki zaharra Oriokoa da. Bertan, Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen ontzia ageri da, 2006. urteko Oriaren Traineru Jaitsieran lehiatzen. Aurten 20 urte, etxekoak izan ziren garaile. 

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko martxoko argazkia Oriokoa da. Irudia 2006. urtekoa da, orain bi hamarkadakoa, eta bertan Orio Arraunketa Elkarteko (OAE) gizonezkoen trainerua ageri da, Oriaren Traineru Jaitsieran parte hartzen.

Urte hartan, Orioko klubak irabazi zuen traineru jaitsiera, 19:37;983 denborarekin helmugaratuz. Bigarren postuan geratu ziren Hondarribiako arraunlariak, eta hirugarrengoan, aldiz, Castro Urdialesekoak. Orioko bigarren ontziak ere hartu zuen parte lehian, eta laugarren egin zuen hark, 20:12;05 denborarekin amaituz.

Oriako Traineru Jaitsiera Orion neguan jokatzen den erlojupeko estropada da. Oria ibaian jokatzen da, Saikolatik eta Mapiletik Orio herriko zubira. 4.000 edo 6.000 metroko distantzia osatzen dute ontziek, kategoriaren arabera. Aurtengo hitzordua datorren asteburuan izango da, zehazki martxoaren 7an. 

Irudia Traineras.es atari digitaletik eskuratua da, eta OAE da argazkiaren jabea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide