Orioko arraunlarien aurreneko Kontxako banderak

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

Orioko arraunlariak, 1909. urtean. (IƱaki Iturainen artxiboa)

Iraileko argazki zaharra Oriokoa da. Irudian Orioko arraunlariak ageri dira, 1909an, Kontxako Bandera bigarren aldiz irabazi zuten urtean, hain zuzen ere.

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko iraileko argazkia Oriokoa da. Argazkia 1909. urtekoa da, eta bertan Orioko arraunlariak ageri dira. Traineruaren atzean, baporeak ikusten dira.

1901eko irailaren 9an irabazi zuten Orioko arraunlariek Donostiako lehen bandera, Manuel Olaizola patroi zutela. Zazpi urteko etena izan zuen Donostiako estropadak, eta 1909an jokatu zuten berriz. Urte hartan, oriotarrek beren bigarren bandera irabazi zuten, berriro ere patroi Manuel Olaizola zutela, balea harrapatu zuten bost patroietako bat.

Argazkia Iñaki Iturainen Orio. Historia argazkitan liburukoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide