Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko abenduko argazkia, Aiako herrigunekoa da. Argazkia 1928. urtekoa da, eta bertan Laurgain auzoa ikus daiteke. Zuhaitzen artetik, auzoko San Migel eliza nabarmentzen da, eta orain dela mende bateko argazkia izan arren, itxuraz antzeko jarraitzen du auzoak. Irudia Indalecio Ojanguren argazkilariarena da.
Ojanguren, fotográfo águila (arrano argazkilaria) edo Kajoitxu ezizenez ezaguna, Euskal Herriko argazkilaria eta mendizalea izan zen. Urteetan zehar, Euskal Herriko txokoetan egindako mendi irteera eta txangoetan bildutako hainbat argazki aurki daitezke bere bilduman; hau da horietako bat.
Irudia Gure Gipuzkoa webgunetik eskuratu da.